Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sasoi ilunak> hemeroteka
sasoi ilunak > hemeroteka

Herri xumeak. Argia, 1.459. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1993-11-28)

Ibar Ezkerrean ke gutxi baina musika on asko

Badirudi gauzak trakestu direla azken bolada honetan; herri xumeen ahotsa gero eta ozenago entzuten da gure belarrietan. Bizkaiko Ibar Ezkerratik datozkigu soinu rock&roller atseginak, pop doinu guztiz goxoak, pop terminoa batere gustatzen ez bazait ere. Euskara garbi eta landuaz eginiko abesti sorta honek bete dizkit bakarkako orduak, aitorpen, kontu, historio guzti hauek.

Nork esango luke, horrelako gune erdaldunetik, horrenbeste talde euskaldun on sortuko litzatekeela? Nahiz eta bertako fabrikek ke gutxiago bota, soinu tresnek ez diraute egoera berdinean, eta ekite horretan bat baino gehiago sutan jarriko dute, eta ketan beste asko ere. Burdina hots horretatik urturiko musika datorkigu soinu kutxara, gozotasun handiz jaurtiriko oihu eta kantu bilduma alegia.

Horrela bada, inguru honetan ikusentzule eta dantzariak badu musika atsegina entzuteko parada onik. Gustura asko entzun ditzakegu zentzuzko hizdun abestiak, barnerakoiak diren doinu eta kantuak. Zerbait adieraziz, iradokiz, nonbaitera bultzatzen zaituztenak, ekitera edota uneren batean jauzi egitera, besterik gabe.

Lasai batzuetan, gogorrago beste zenbaitetan, baina ondo, hitz batean esanda. Gitarra eta bateriak, egia esan, mugitzera behartzen dute bat, ingurukoak aspertzera heldu arte, baina dantzatu eta dastatutakoak nork kenduko dizkit niri, eta ingurukoek jarrai dezatela musika klasikoa entzuten, niri bost!.

Patxi Gaztelumendi
sasoi ilunak > diskografia

>>Sasoi ilunak

Oihuka, 1991 (LP)

>>Herri xumeak

Oihuka, 1993 (LP)

>>Harakina

Oihuka, 1998 (CD)