Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > dut> hemeroteka
dut > hemeroteka

Dut. Argia, 1.537. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-07-02)

Erritmo eta eztandako motorea

Gaztetasuna oztopotzat edo abantailatzat har daiteke musika talde batean, 20 urterekin zer egin nahi duzun jakitea eta egitea askotan zaila gerta baitaiteke, zerbait fresko eta pertsonala egitea, alegia, baina gaztetasunak ematen dituen ausardia eta indarra kontuan hartzekoak izaten dira ere askotan. Dut taldearekin azken hau gertatzen zaigu; partaideren batek oraindik ezin du politikorik hautatu, baina bai ordea egin nahi duten musika.

Gustukoak dituzten taldeek ez dute plagiorik aurkituko Dut taldearen lanean, influentzia bai, hortxe isladatzen dira Rollins Band, Helmet, Fugazi... bezalako taldeak entzuten pasa duten ordu piloa, baina honddarbitar hauen nortasuna nabaria da, eta are gehiago euskal musikan; gitarra zurrunak bateriaren atzetik, ahots erritmikoa instrumentazioaren barruan izkutatua, gure eztarria salto egiteko prest, eta jolasteko eta esperimentatzeko gogo nabaria abesti guztietan; seriotasunez, baina jolasean; erritmoarekin, aldaketekin, ahotsarekin...

Euskal talde bakar baten influentzi txiki bat aurki daiteke, eta argiago uzteko kidetasun hori hortxe dugu Eneko Bap!! bere ahotsarekin ikasleei lagunduz. Kolaborazio gehiago ditugu diskoan, eta aipagarriak kasu gehienetan, abestiak aberasten baitituzte, bai Nagorek (Beti -gu aztoratzen- Mugan), Beñardo (Ilusions) bibolinarekin...

Euskal 'klasiko' berritzailearentzat ere omenalditxoa (Laboaren "Urtsua uda" bertsioneatuz, gainera Mikelen oneritziarekin dirudienez)... Eta disko osoaren estilotik ateratzen den "Ezjakintasunaren kateak suntsitu", hip-hopean murgiltzen den doinu borobil-borobila pastela osoa amaitzeko. Dut taldearen pastela hau ez da gozoa, baina gure bizitzan mikatzarentzako ere aurkitu behar izaten dugu sarritan lekua, batzutan gustura gainera, zer arraio! 

Underribi poliki-poliki lur azalera irtetzen ari da, arrazoi osoarekin gainera; beste emaitzen zain gelditzen gara, ea Dutek azaldu duen garapena berdintzeko kapazak diren... Ba zegoen bai lehengaia!

Jon Martija
dut > diskografia

>>Underribi

Basati Diskak, 1994 (CD)

>>Dut

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>At

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Ireki ateak

Esan Ozenki1, 1997 (CD)

>>Askatu korapiloa

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Black zombi (Hitzak eta musika: Dut) Insumisioa (Maia-R-Dizka, 1995)

- Terrorismo policial (Hitzak eta musika: RIP) RIP Versiones (Où, 1997)

- Txapela buruan, ibili munduan (Hitzak eta musika: Dut) Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Hondarra (Hitzak eta musika: Dut) Irungo AEK-ko beteranoak (2004)