Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > mikel laboa> hemeroteka
mikel laboa > hemeroteka

12. Argia, 1.265. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1989-10-29)

Laboa eta salbatzailea

Noizbait deklaratu zuen Iñaki Salvadorrek Mikel Laboa bezalako kantari eszepzional bati ez zitzaiola justizia egiten, eta berak hartu du lan hori azken urteotan. Piano, sinte eta akordeoiz hasi zen ordurarte laboazale puristentzako ukiezina zen haren gitarrari laguntzen, eta bere betiko kanten ertzak gozatuta entzun genituen. Kantaldietan "Izarren hautsa"-ekin egin zuen legez, oraingoan Bertolt Brecht-en "Gaberako aterbea" jantzi du, nahiz eta Laboa bilutsirik maite zutenak haserretuko ez diren. Kanta zahar horren birmoldatzeaz aparte, Iñaki Salvadorren pisua oraingoan aurrerago doa, eta moldaketetan saxo, baxu, tronpeta, txelo eta beste sartzeaz gain, Thelonius Monken pieza bat erantsi dio, jazz pasarte estandar bat. Guztia Arizkungo bertso herrikoi batzuekin eta Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagaren hitzekin osatua. Kantuen funtsean Laboaren frase laburrezko estilo aldaezina aurkituko duzu. Eta azalean Zumetaren sinadura bezala, diskoan "Lekeitio" bat ezin zen falta Mikelen hamabigarren zenbakidun honen seilutzat ageri den "Cherokee"; ez dakit zein jainkozaletasun bitxiren poderioz Mikel Laboari bakarrik permititu dakiokeen estrabagantzia bihurtu da nere ustez "Lekeitio" saila, nahiz eta oraingoan lekeitiar, zuberotar eta cherokeen solasez hornituak agertu. Bernardo Atxagak 84an El País-en publikatutako artikulu haren aitzakiak ez dio horri esnobismorik kentzen. "Round Midnight" batetik eta "Lili bat" besterik, tartean "Antzinako bihotz" dela, zehazten ari da Mikel Laboaren joera berria, Iñaki Salvadorren eskutik. 

Artaso
mikel laboa > diskografia

>>Azken

Goiztiri, 1964 (EP)

>>Urtsuako kanta

Goiztiri, 1966 (EP)

>>Bertolt Brecht

Goiztiri, 1969 (EP)

>>Haika mutil

Herri Gogoa, 1969 (EP)

>>Bat-Hiru

Herri Gogoa / Edigsa, 1974 (LP)

>>Lau-Bost

Xoxoa, 1980 (LP)

>>6

Elkar, 1985 (LP)

>>Euskal kanta berria

Elkar, 1987 (LP)

>>Lekeitioak

Elkar, 1988 (LP)

>>12

Elkar, 1989 (LP)

>>Txerokee

IZ-Seaska-Elkar, 1990 (LP)

>>14

Elkar, 1994 (LP)

>>Mikel Laboa

AEK-Elkar, 1995 (Liburua)

>>Zuzenean

Elkar, 1997 (CD)

>>Gernika zuzenean. 2

Elkar, 1999 (CD)

>>60ak + 2

Elkar, 2003 (CD)

>>Xoriek 17

Elkar, 2005 (CD)

>>Lekeitioak

Elkar, 2007 (CD)

>>Mikel Laboa (1934-2008)

Elkar, 2009 (CD-DVD)

Askoren artean

- Zaude lasai (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)