Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > itziar> hemeroteka
itziar > hemeroteka

Itziar. Anaitasuna, 393-394. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1979-12-01)

Itziar dakarkizuegun ahots berria da. Hiri giroak gero eta gehiago eragiten duen belaunaldi batetik sortua. Honek Euskal Herrian, baserriaren mundurako joera nostalgiko bat, suposatzen du, diskoan, gaurreguneko modura itxuraturako poema eta melodia zaharren bidea agertzen dena.

Gabriel Aresti eta gaurko beste autore batzuren poemak azaltzen dizkigu. Baina diskoak inportanterik duena ahotsa da.

Hain da bakana emakume kantarien kasua gurean, non Itziar, hogei urtez Phoebesnow, Roberta Flack, etabarren estiloko formetaz kantatuz, harrigarri gertatzen baitzaigu.

Egiaz ahots gozoa "Haizearen gogoan" kantuan eta konbitzio diasistikoz beterik "Agur Mikel"-en. "Harri eta Harri" kanturik komertzialena da. Itziar-ek, nire ustez, behera botatzen du kontserbategi emakumearen eredua, gure artean sarritan aurkitzen dugun abesbatza polifonikoko emakumea, eta esperantzak sorterazten dizkigu rock, jazz edo bosanovaren alorretarako.

Diskoaren instrumentazioak akats nabariak ditu. Arineketan eginik eta helduegiak edo taldean jotzeko ohiturarik ez duten musikoek jota. Hurrengo diskoa elaboratuagoa izango dela espero genezake; konpontzaile egoki baten laguntza beharrezko du. Ahotsa oso interesgarria da.

Karlos Arko
itziar > diskografia

>>Itziar

Xoxoa, 1979 (LP)