Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > idatzizkoak > entzun!
entzun!

Entzun! aldizkaria 1996. urtean sortu zen eta musikari buruz euskara hutsez argitaraturiko lehen argitalpena izan zen. Egitasmoaren sustatzaileen artean, Imanol eta Joni Ubeda anaiak egon ziren (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean), Esan Ozenki diskoetxearen babesarekin. Euskal Herrian egindako rock eta pop musika zen argitalpenaren ardatza, baina nazioartekoak ere bere lekua zuen. Bi hilabetero argitaratzen zen, osorik koloretan.

Hurrengo urteetan diseinu eta formatu aldaketak izan zituen, Aritz Usandizagak (Selektah Kolektiboa) hartu zuen aldizkariaren ardura, baina 2002. urtean argitaratzeari utzi behar izan zion, arazo ekonomikoak zirela medio. Hilabete batzuk geroago Eragin komunikazio enpresak berreskuratu zuen proiektua eta atzera kioskoan ipini zuen aldizkaria. Xabier Sagardia kazetariak hartu zuen Entzun!-en koordinazio lana. Diseinu eta eduki berriak eman zizkioten aldizkariari, baita proiektu berriei heldu ere: webgunea sortu, euskal taldeen bideoklipen bildumak argitaratu DVDan...

Haatik, Internet hartzen ari zen indarra ikusita, 2007. urtean paperean argitaratzeari uztea eta ahaleginak aldizkari digitalean jartzea erabaki zuten. Geroztik, urtean behin baino ez da argitaratzen Entzun!, CD-Liburu formatuan.

  • "Entzun!" aldizkariaren lehen zenbakiaren azala.

    "Entzun!" aldizkariaren lehen zenbakiaren azala.