Egilea: Mixel Itzaina
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 1999
Orrialdeak: 190 orrialde
Erran daiteke bere haur eta gazte denboran, euskal kantari, dantzari eta bertsolari munduan murgildurik bizi izan dela Mixel. Kantu berria kreatu aitzin, zaharra arras beretua zuen. Enbataren sortzea ere, uste dut, zenbait urte hartako lanaren segida bat bezala ikus daitekeela.
Xalbadorrek Herria eta hizkuntza bertsoetan abertzalearen bi ezaugarriak azaltzen ditu: hau euskaraz mintzo da eta Herriaren beregaintasuna eskatzen du...
Bertzalde, Mixel Labégueriek erraiten zuen, euskaldun laborariak zirela egiazko abertzaleak, haiek baitute, arrotzeri ez salduz, euskal lurra begiratu.
Abertzale mundu hortan erakutsi duen uzkurtasuna leporatzen diotenek badute hor bi gogoeten egitekoa!