Egilea: Alvaro Feito
Argitaletxea: La Voz del Folk
Urtea: 2006
Orrialdeak: 471 orrialde
Liburuan zehar, Benito Lertxundi kantari gipuzkoarraren ibilbide artistikoaren azterketa zehatza egiten du egileak: bere kantagintzaren hastapenak 60ko hamarkadaren erdialdean, Ez Dok Amairu talde historikoan izan zuen parte-hartzea, eta gaur egunera arte iristen den kantautore ibilbide luze eta zabala.
Egileak ez du ahantzi Benito Lertxundiren alderdi humanoa, bikain islatua geratzen baita: haurtzaroa, nerabezaroa, lehen urratsak euskal kantuaren jaialdietan, eta bestelako gorabehera sozial eta kulturalak.
Euskal kantariaren garai ezberdinetako argazki bilduma bikain batek (ehundik gora argazki) osatzen du liburua.