Egileak: Peio Etxeberri-Aintxart, Colette Larraburu
Argitaletxea: Atlantica
Urtea: 2001
Orrialdeak: 329 orrialde
60ko hamarkadaren hastapenak, folk belaunaldiak bere euskal nortasun urratua ospatzen du Iparraldean. 70eko hamarkada, euskal rocka larunbat gaueko dantzaldian sartzen da. Musika hori, herrikoia eta mezu politikoa duena, atzerapenez garatzen da mendebaldeko beste herriekin alderatuta. 80ko hamarkada, euskal rockaren ezaugarriak zehazten dira. 90eko hamarkada, irudika litezkeen adar guztietara iristen da musika estilo hau (ska, metal, reggae, dub, indus, techno...). Gaur egun, aldaketa sakonean dagoelarik, euskal nortasuna bizitzeko modu bat -edo batzuk- zehazten du. Lan gutxi egin da nortasunaren adierazpide hori aztertzera begira. Azterketa honek -Iparraldera mugatua azken hamarkadan- etengabeko bilakaeran dagoen hizkuntza musikal horren historia eta bere eragin soziala jasotzen du.