Egilea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Zumarte
Urtea: 2003
Orrialdeak: 162 orrialde
Lasterbide faltsurik hartu gabe, bide berriak bilatu eta aurkitu zizkion txalapartari Jesusek, JosAntonekin batera aurreneko urteetan eta beste musikari batzuekin ondorengoetan. Norekin aritu zen ikustea besterik ez dago txalaparta, sustraiei inoiz uko egin gabe, noraino jaso zuen jabetzeko: Ez Dok Amairuko musikariak, Mikel Laboa eta bere taldea -Iñaki Salvador bereziki-, Luis de Pablo, Beñat Axiari, Jean Schwarz, Maddi Oihenart, Mixel Etxekopar, Evan Parker, Carlos Zingaro...
Sustraietan tinkoa, enborrean sendoa, adarretan emankorra eta loreetan ederra izan zen txalaparta Jesus Artzeren esku isiletan. Betea.