Egilea: Xabier Lete
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2006
Orrialdeak: 210 orrialde
Xabier Letek kantatu dituen eta kantatu dizkioten abestien hitzak, abestitzak eta poema kantatuak, jasotzen dira liburu honetan. Horrekin batera, Xabierrek, atzera begira jarrita, bere kantu edo bere kantu-sorta bakoitzaren historiatxoa kontatzen digu, zer testuingurutan sortu zuen, testuinguru soziala, pertsonala, pentsamenduarena... Liburuaren azken partean Xabier Leteri egin dizkioten bi elkarrizketa mamitsu erantsi dira; bere gogoetak, kezkak eta kontradikzioak ezagutzeko elkarrizketa baita biderik zuzenena.