Egilea: Xabi Borda
Argitaletxea: Paper Hotsak-Bosgarren Haria
Urtea: 2006
Orrialdeak: 154 orrialde
Musika indartsua nagusitu zen 80. hamarkadan Euskal Herrian; Rock Radical Vascoaren urteak ziren. Urola aldean, ordea, izan zen kontrako norabidean saiatu zen talderik. Jotakiek ordura arte euskal musikagintzan berria zen pop-rock musikari heldu zion. Talde garaikideen artean desberdinak ziren. Bereziak. Modernoak. Desegitean laupabost disko utzi zituzten, ibilbide duin baten testigu. Liburu hau, gustatzen zitzaiena eginez bizi nahi izan zuten gazteen historia duzue. Baina zerbait gehiago ere izan nahi du: Azkoitiko eta Azpeitiko rockaren jatorriaren biltzea.
Hemeroteka: Berria, Uztarria, El Diario Vasco