Egilea: Joxi Ubeda
Argitaletxea: Paper Hotsak-Bosgarren Haria
Urtea: 2006
Orrialdeak: 162 orrialde
Bap!! taldearen kantuak entzuteak 80ko eta 90eko hamarkadetako oroitzapen ugari ekartzen dizkigu: bere kontzertu-festa beroak, hardcore mugimendua, fanzineak, irrati libreak, gaztetxeak, okupazioa eta beste hainbat borroka.Euskal Herriko hardcorearen aitzindariak izan dira. Hainbat musika nahasten lehenak. Disko bikainak eta kantu gogoangarriak utzi dizkigute.