Egilea: Jon Eskisabel
Argitaletxea: Paper Hotsak-Bosgarren Haria
Urtea: 2005
Orrialdeak: 215 orrialde
Indar Trabes 1974an sortu zenetik Itoiz 1988an itzali bitartean, etengabeko bilakaera bizia izan zuen euskal musikagintzak: plaza taldeen agerpena, kantaldien loraldia, rockaren jaiotza, 70eko hamarkadaren amaierako garai progresiboa, azpiegitura tekniko eta profesionalaren sorrera, rock radical vasco delakoaren eztanda...
Euskaldunon oroimen kolektiboan arrasto sakona utzi duten hainbat kantu sortzeaz gain, Itoiz izan dugu hori dena lehen eskutik bizi eta bideak urratuz maila goreneraino iritsi den talderik nabarmenena.
Iruzkina: Berria