Egilea: Elena Lopez Agirre
Argitaletxea: Aianai
Urtea: 1996
Orrialdeak: 237 orrialde
"Txistutik telecasterrera". Natxok, Cicatrizeko abeslariak, behin erabilitako esamoldea izan zen, gazte askok kaikua eta txistuaren ordez larruzko jaka eta gitarra elektrikoa hartzea erabaki zutenean euskal gizartean -hain tradizionala ohiturei dagokienez- gertaturiko transformazioa adierazteko.
Del txistu a la telecaster ezinbesteko liburua da euskal rockaren historia ezagutzeko. Emozioa eta dokumentazioa trebetasunez nahasten dituen estiloa erabiliz, abentura liluragarri batean murgiltzen gaitu egileak. 60ko hamarkadako aitzindari anonimoak, 70eko fusioak eta konfusioak, Errobiren heltzea, Orquesta Mondragonen rock&circus-a, Itoizen itsasoratzea, La Pollaren lotsagabekeria, berbenaren harrobia, Eskorbuto eta txerritegi urbanoaren rocka, Ruper Ordorikaren sampling-a, punkaren orbainak, barrikada nafarra, Kortaturen sandinismo musikala, soldadutzaren piztia beltza, gaztetxeen jaiotza, heavyaren mendekua, fantzineak, Muskaria eta El Tubo, indie taldeen erabaki salomonikoa, unplugged-a eta amorrua...