Egilea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Susa
Urtea: 1995
Orrialdeak: 189 orrialde
Ideia Zabaldu Tourreko kronika duzu esku artean, Negu Gorriak-en bira soila baino askoz gehiago ere baden liburua. Idazkera bizi eta atseginez taldearen inguruan ibiliko gara mendebal Europan barrena. Kronika humano gertua eta mundu baten erretratu jakingarri honetan, espediziokideen gorabehera eta aldarteei erreparatzen die Garbiñe Ubedak, lekuan lekuko paisaiak, pasadizoak, kontzertuak eta giroa aletzen dizkigu begi zorrotz eta umore finez. Hor zehar eskuinaren eraso itsuari aurre zelan egiten zaion ere ikasiko dugu, zein adierazpide dituen elkartasunak eta kultura alternatiboak, batean eta bestean. Errepideak eta biraren zamak eragindako nekea eta Negutarren oholtzako indarra gertu-gertutik sentituko ditugu mitifikatze errazetatik urrun. Orriotako prosa gustagarri eta arinak lan handirik gabe harrapatuko du irakurlea bere sareetan. Kontakizunaz gain, argazki eta material grafiko ugari ere bildu nahi izan dugu liburuan.
Iruzkinak: Argia, Euskaldunon Egunkaria