Egileak: Pako Aristi, Mikel Markez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Orrialdeak: 258
Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.
Hainbat gai agertzen dira orriotan barrena: musika, noski, baina horrekin batera bizitza eta heriotza, Euskal Herriaren izatea eta munduaren zentzua edo zentzurik eza... Horien guztien bitartez deskubrituko dugu Lertxundi desberdin bat: hausnarketaren eta esperientziaren bitartez pentsamendu propio eta berezia landu duena, bizitzaren aurrean jarrera pertsonala hartzen eta koherentziaz jokatzen jakin duena.
Iruzkinak: Berria