Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bap!!> hemeroteka
bap!! > hemeroteka

Zuria beltzez. El Tubo 40. (Disko iruzkinak)

Azken urteetako hardcore, trash, rock edota reggaek jasan dituzten aldaketak eta bilakaera hoberen asimilatu dituen taldea aurrez aurre daukagu. Estilo guzti hauen karakteristikoena nahasten dute, soinu gogor eta tinkoa baina era berean garbi batetik pasatuz, sekulako ihardura ezenetara iritsiz.

Beste asko kopiatzen saiatzen diren bitartean -hori saiatzea bada-, BAP!!ekoek zerbait berria egiteko nahia erakusten dute, erritmo ezberdinak, funk riffak "Celosamente gordeak" kantan dira nagusi. "Ni eta ni"-k sarrera akustikoa du. Bertan esperimentazio gehiago nabaritzen da, doinu eta melodia originalak bilatuz, erritmo aldaketak eginez, eta zati instrumentalei kutsu sinfoniko bat emanez. Aipatzekoa da sartzen dute gitarra soloa wah-wah erabiliz. "H.I.E.S." eta "Pozoin", alde bakoitzeko azkenak, atipikoak eta nabariak dira. "H.I.E.S."-en baxuak funk martxa daraman bitartean, gitarrak reggae riffak egiten ditu, perkusio ugariz horniturik, kongak erabiliz, pianoa eta eme ahotsa. Ugaritasun instrumental gehien duen kanta da. "Pozoin"-en Jane's Addiction dirudite, oso abesti landua da.

"Amets gaiztoak", "Iturraldeko Kontxixi", "Zuria beltzez" eta "Haur jolasak" ditugu azkarrenak eta alaienak.

Baliteke norbaiti ahotsa leuna iruditzea era honetako talde batentzat, baina nortasuna eta balioa ematen dio, gainera zaila izaten da ahotsagatik bereizten diren taldeak aurkitzea.

Disko honekin Andoaingo laukoteak lortu duen heldutasun musikalak rockaren abangoardian kokatzen du, zalantzarik gabe.

Edorta Garcia
bap!! > diskografia

>>...bide huts eta etxe huts

Basati Diskak, 1988 (LP)

>>Zuria beltzez

Basati Diskak, 1992 (LP)

>>Lehertzeko garaia

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>Ta bestela ondo?

Esan Ozenki, 1996 (VHS)

>>Bazen

Metak, 2003 (CD-DVD)

>>Bap!!, bai, ederki

Paper Hotsak-Bosgarren Haria, 2006 (Liburua)

Askoren artean

- Plastikozko janariak (Hitzak: Drake-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Tortura no!! (Hitzak: Andreu-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Euskal polizia (Hitzak: Drake-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Palabras de engaño (Hitzak: Andreu-Musika: Bap!!); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)

- Izadiaren agonia (Hitzak: Xabier Ansa, Eneko Abrego-Musika: Bap!!);  Betizuen marruak. Solidari@s con Itoiz (Esan Ozenki, 1996)

- Piztiekin (Hitzak: Xabier Ansa-Musika: Bap!!); AHTren aurkako musika (Andoaingo AHTren aurkako Asanblada, 1996)