Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > leihotikan> hemeroteka
leihotikan > hemeroteka

Lur. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Asko gustatu zait naparren bigarren diskoa eta arrazoi nagusi bat dago horretarako: gaur egun Euskal Herrian dauden joera musikaletatik at mantentzen direla. Jarkore taldeak oso gutxi dira hemen eta nahiz eta USAko banda askok errakasta handia izan gure artean, etxekoek ez dute estatus hori lortu. Ez da behintzat kalitate faltagatik izango!

Erritmo kañeroa, kitarra zorrotzak, lehenbiziko planuan, eta kantariaren ahots berezia gora eta behera etengabe. Formula sinplea azalean, baina oso eraginkorra. Hori da Leihotikan. Disko berri honetan aipatzekoak dira kitarraren arregloak, oso onak, eta bateriak egiten dituen marrazkiak ere: oso interesgarriak, kontuan hartuz abiadura handitan jotzen denean normalean bateria joleak ez direla floritura askotarako egoten. 

Lan berri honetan, bestalde, lehenengoan baino koru eta harmonia gutxiago dago. Ahotsa biluztu nahi izan balute bezala. Zuzenean ikusiko duguna eta diskoan entzuten denaren artean desberdintasun handiegirik ez egotea lortu nahi izan dutela dirudi. Fideltasun handiagoa taldearen izaerarekin. Estudioko trikimailurik erabili gabe. Hori da zintzo jokatzea!. Laburtuz, emaitza benetan freskoa eta zuzena lortu dutela esan eta disko oso komenigarria dela, lehenengoaren ildoa sakontzen duena.


 

Rafa Cabeza
leihotikan > diskografia

>>Lur

Gor, 2000 (CD)

>>Munduaren leihoa

Gor, 2003 (CD)

>>Ilunago, ederrago

Gor, 2006 (CD)

>>Harold

Gor, 2012 (CD)

Askoren artean

- Kamile hartza (Musika: Leihotikan-Hitzak: Iñigo Ibarra); Nafarroa, hitza dantzan (Gor, 2002)

- Ikusi mendizaleak (Musika eta hitzak: Herrikoiak); AEKantuz (AEK, 2002)

- Zaharkituriko fedea (Musika eta hitzak: Leihotikan); Gure Irratia zure rokanrrola (2005)

- Mi ciudad (Musika eta hitzak: HHH); HHHomenaje. Pedazo de tierra / Pedazo de mierda (Cooperaccion Records)

- Kolorea (zuzenean) (Musika: Patxi Mercero-Hitzak: Gorka Armendariz); Elkartasun Eguna

- San Fermin (Hitzak eta musika: Manuel Turrillas); Hamasei kolore, jai bat (2007)