Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > leihotikan> hemeroteka
leihotikan > hemeroteka

Harold. Gurean Doinu 2012. (Disko iruzkinak)

Bi hamarkadako atzerapenarekin iritsi da lanik biribilena. Bistakoa da familiek eragindako atsedenaldia ederki probestu dutela. Baina ez dira ez bereizgarri eta ez arrakastatsuak. Ordea, oso fidelak diren zale apurrek estimatzen dute Leihotikan taldea. Sei urteko etena hausteko Harold izeneko abesti bilduma eskuzabala osatu dute Iruñekoek. Bizkorra oso, eta melodikoa. Ez dira 90eko hamarkada hasierako gazteak, baina taldearen izaera sobera mantendu dute, eta hein batean, baita indartu ere. Bad Religion beteranoen bidetik, tarteka oso hurbiletik, euskarazko hardcore nahiz punk rock melodikoa da nafarren oinarria. Originaltasunaren parametroetatik ihes eginda, laukote xelebrea fresko eta sasoiko dago.
Inaxio Esnaola
leihotikan > diskografia

>>Lur

Gor, 2000 (CD)

>>Munduaren leihoa

Gor, 2003 (CD)

>>Ilunago, ederrago

Gor, 2006 (CD)

>>Harold

Gor, 2012 (CD)

Askoren artean

- Kamile hartza (Musika: Leihotikan-Hitzak: Iñigo Ibarra); Nafarroa, hitza dantzan (Gor, 2002)

- Ikusi mendizaleak (Musika eta hitzak: Herrikoiak); AEKantuz (AEK, 2002)

- Zaharkituriko fedea (Musika eta hitzak: Leihotikan); Gure Irratia zure rokanrrola (2005)

- Mi ciudad (Musika eta hitzak: HHH); HHHomenaje. Pedazo de tierra / Pedazo de mierda (Cooperaccion Records)

- Kolorea (zuzenean) (Musika: Patxi Mercero-Hitzak: Gorka Armendariz); Elkartasun Eguna

- San Fermin (Hitzak eta musika: Manuel Turrillas); Hamasei kolore, jai bat (2007)