Boza barruan. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1994-11-13)
Ba al dauka txikitasunak etorkizunik? Erantzunak asko izan daitezke, jakina: bai, baina errazera jotzea da hori; ez, inola ere ez, gero eta bitarteko gehiago ditugu eta gero eta gauza handi eta korapilotsuagoetara jo behar dugu; bai, noski, askoz ere betegarriagoa da txikitasunaren edertasuna eta. Hain zuzen ere azken hauxe da Jabier Muguruzak luzatzen duen erantzuna.
Ausardia aitortu behar zaio Jabierri, zeren eta dagoeneko oso kontziente ginen kantuak egiteko duen gustu ona. Ausardiari hala ere mugak jarri behar zaizkio, ez baita Jabierrena malabaristaren saltoa -ondo, ondo ateraz gero eta bestela lurrean utzi kaskezurra-, ez da puntu eta apartea bere karreran, akaso 'puntu eta jarrai' lehendik esku artean zituen klabe musikalak garatzen baititu. Hitzei dagokienez beti erabili ditu istorio txiki baina era berean dramatikoak, nahiz eta satirarako grina alde batera utzi duen Boza barruan honetan. Ez zaio hala ere batzuetan ironia txiki punturik falta. Zer esanik ez txikitasunaren adibide den lan honetarako aukeratu dituen musikariak, bikainak biak: Roberto Yaben hainbat erregistro erakutsiz, eta Txema Garces bere lekuan beti, ez gutxiegi ez gehiegi.
Ausardia aitortu behar zaio ordea bere ahotsaren erabilerari, jakinik aukera mugatuetako ahotsa daukala; ausardia, tranpa eta artifiziorik gabe lan luze bat kaleratzeagatik; ausardia, lan honek izan zezakeen arriskurik handiena, monotonia, era nahikoa duinean toreratzeagatik; ausardia, hain apustu garbia egiteagatik txikitasunaren alde, tipo errealista, intuitiboa eta argia dela erakutsiz. Niri asko gustatu zait, sekretu bakarra entzuteko momentu eta egoera aproposa aukeratzea da, txikitasunaren haize freskoa.IZ, 1989 (LP)
Elkar, 1994 (CD)
Elkar, 1996 (CD)
Elkar, 1997 (CD)
Esan Ozenki, 1999 (CD)
Metak, 2001 (CD)
Resistencia, 2003 (CD)
Hirusta Records, 2004 (CD)
TX Diskak, 2005 (CD)
Mara Mara, 2005 (CD)
Resistencia, 2005 (CD)
Elkar, 2007 (CD)
Resistencia, 2009 (CD)
Resistencia, 2011 (CD)
Resistencia, 2013 (CD)
- Arraroa, noski (Musika: Jabier Muguruza-Hitzak: Bernardo Atxaga); Nafarroa Oinez-Tutera 97: Lan ta lan auzolan (1997)
- Niño (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); Jackson Browne. Cántame mis canciones (1998)
- Ni hiltzen naizenean (Musika eta hitzak: Julen Lekuona); Itsasoan urak handi dire (Hirusta, 2004)
- Zelayetakua (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Jabier Muguruza); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
- Niño (zuzenean) (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); La Jungla Sonora Conciertos (EITB, 2006)
- So Long Marianne / Chelsea Hotel (Musika eta hitzak: Leonard Cohen); Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)