Kitarra bat nintzen. Argia, 1.572-1.573 zenbakiak. (Disko iruzkinak) (1996-04-14)
Udaberriko lorea
Bigarren bakarkako lan honetan berriro erakusten digu zer nolako trebezia duen irundarrak elementu gutxirekin jokatzeko, eta joko horretan emaitza duinak lortzeko. Bai tematikoki bai espiritualki zein formalki lehenengo Boza barruan haren jarraipena dugu Kitarra bat nintzen hau; giro jazzistikoak are indartuagoak agertzea litzateke aurrerapausoetako bat, batez ere erritmoei dagokienez ("Trikuarena" edo "Ahopean" lekuko).
Lehenengoaren moduko zintzotasuna dario honi ere eta hori eskertzekoa den gisa, zama ere suerta daiteke, lehenengoan fresko suerta daitekeena bigarrenean errepikakor suerta daiteke eta. Halere, erronkari aurre egin eta hasieran oso erakargarria ez bada ere, interesean irabazten doa lana aurrera joan eta intentsitatean irabazten duen moduan. Aipagarriak "Haurrak handitzen doaz" eta "Zubiondoko Gaztainatze", besteak beste.
Intimismoa erreibindikatzeko modu pertsonala topatu du Muguruzak ezer berririk asmatu gabe eta ahots mugatuari probetxu ederra atereaz; horretan zerikusia dute, haien lana bikaina baita disko honetan ere, Txema Garces eta Roberto Yabenen ekarpen eta intuizio musikalak.
Guri gustatu zaigu baita kitarra elektrikoak batzuetan ematen dion giro sendoagoa ere. Lehenengoarekin gertatzen zen bezala, momentua aukeratzen jakin behar eta batez ere poliki entzun behar.
IZ, 1989 (LP)
Elkar, 1994 (CD)
Elkar, 1996 (CD)
Elkar, 1997 (CD)
Esan Ozenki, 1999 (CD)
Metak, 2001 (CD)
Resistencia, 2003 (CD)
Hirusta Records, 2004 (CD)
TX Diskak, 2005 (CD)
Mara Mara, 2005 (CD)
Resistencia, 2005 (CD)
Elkar, 2007 (CD)
Resistencia, 2009 (CD)
Resistencia, 2011 (CD)
Resistencia, 2013 (CD)
- Arraroa, noski (Musika: Jabier Muguruza-Hitzak: Bernardo Atxaga); Nafarroa Oinez-Tutera 97: Lan ta lan auzolan (1997)
- Niño (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); Jackson Browne. Cántame mis canciones (1998)
- Ni hiltzen naizenean (Musika eta hitzak: Julen Lekuona); Itsasoan urak handi dire (Hirusta, 2004)
- Zelayetakua (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Jabier Muguruza); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
- Niño (zuzenean) (Musika: Jackson Browne-Hitzak: Jabier Muguruza); La Jungla Sonora Conciertos (EITB, 2006)
- So Long Marianne / Chelsea Hotel (Musika eta hitzak: Leonard Cohen); Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)