Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bide ertzean> hemeroteka
bide ertzean > hemeroteka

Don Inorrez. Berria. (Disko iruzkinak) (2010-10-14)

Tolosako boskoteak sendo eusten dio soinu propioa lantzeari: pop dotorea, hitz ederrez jantzia. Joserra Senperenaren moldaketek espazio handiagoa eman diete giro ezberdinei: horra hor Zurekin dantzatu nahi nuke, hari orkestra beroaz. Izenburua Jose Luis Otamendiren argitaratu gabeko poema batetik hartu dute; seigarren taldekidea ote da poeta azpeitiarra? Mikel Ibarguren (Zure ausentzia) eta Juanra Madariaga (Hutsik) dira beste poeta gonbidatuak. Imanol Ubeda da gainontzeko testuen sortzailea; San Josera bidean, Bost egun eman eta Lizarbakar leloetan taldearen espiritu goxoa sakontzen du diskoak, ukendu baten antzera. 

Joseba Martin
bide ertzean > diskografia

>>Bide Ertzean

Gaztelupeko Hotsak, 1998 (CD)

>>Zure minari

Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)

>>Grisa

Gaztelupeko Hotsak, 2000 (CD)

>>Maite out

Gaztelupeko Hotsak, 2002 (CD)

>>Esan bare

Gaztelupeko Hotsak, 2004 (CD)

>>Non dira

Gaztelupeko Hotsak, 2006 (CD)

>>Leidor Sessions

Gaztelupeko Hotsak, 2009 (CD-DVD)

>>Don Inorrez

Gaztelupeko Hotsak, 2010 (CD)

>>77

Gaztelupeko Hotsak, 2013 (CD)

Askoren artean

- Hiri emango dizkinat (zuzeneko bertsioa) (Hitzak: Jose Luis Otamendi-Musika: Imanol Ubeda); La Jungla Sonora. Conciertos (EITB, 2006)

- Haize zaharrak (Jimmy Bidaurretak egindako erremixa) (Hitzak: Iñigo Aranbarri-Musika: Imanol Ubeda, Joni Ubeda, Karlos Aranzegi); Hotsak dantzan (Gaztelupeko Hotsak, 2007)

- Samiñak (Hitzak: Joxe Mari Lopetegi-Musika: Herrikoia); Oroitzapenerako kantua (Ahaztuak 1936-1977, 2007)

- Adarrartean (Hitzak eta musika: Bide Ertzean); Noiz arte justiziarik gabe (Intxorta 1937, 2011)