Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > niko etxart> hemeroteka
niko etxart > hemeroteka

Nahasteka. Anaitasuna, 393-394. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1979-12-01)

Gure musikaren hildoa gero eta egokiago agertzen zaigu, garai berriek eskatzen dituzten profesio eta soinu egituretan; gaur, hildo horri zentzu berriztatzailea eransten dioten disko berri bi ekarri nahi ditut.

Euskal Herrian sortzen den diskagintzaren formetarik asko konprenitzeko, beharrezko da, diskoaren merkatuko produktu kontsumista eta aldakor ezagutzea.

Zuberotarra dugu Niko Etxart; eta Frantziak Iparraldean aplikaturiko forma musikalen barnean sorturiko musiko gehienen moduan, estilo berezi eta berria da.

Beharbada, baten bati, gogorregi irudituko zaio Frantziaren industria musikal boteretsuek, mugaren beste aldean musika kontzeptu bat sorterazi dutela esatea hemengoa baino askoz tekniko eta prestatuagoa. Gogoragarria dugu horretaz Errobiren kasua. Orain Niko Etxart agertzen zaigu diskoaren mundura. Honek dakarkigun musika moduan, problematika sozialaren pisuaz, zuberotarra izan arren, bere burua banaturik apartaturik sentitzen duenaren problematika nabari da. Kantuetan, herriaren maitasunaz eta honen askatasunerako prozesuaz egiten digu berba.

Gaur arte jaietako gau dantzetan ibiltzen zitzaigun Niko Etxart, herri honetan ditugu rockarietarik argienetariko bat dugu, lortu egin baitu 1950ko rock tradizionalaren eskema euskaraz egokitzea, egiaz eginkizun zaila eta ez bakarrik hizkuntza problemengatik, bai eta bertoko girorik tradiziozaleenetan ager litezkeen kritikengatik ere.

Niko-ren lehen lan diskografikoa euskal rock and roll izan zen; eta estrainoa bada ere, kantu hori ez zaigu agertzen LP honetan. Herri melodientarazko beste joera bat agertzen zaigu, standard estiloko melodien moduan, egokituriko konponketak, Kardantxako grabaketetan ohizkoa dena,

Ahotsari dagokionez, N. Etxart gizon interesgarria dugu, bertsolaritzaren estilora jota.

Diskoa ona dela uste izanik, Niko Etxarten etorkizuna rock-and-rollen bidetik abiatu behar dela pentsatzen dugu.

Karlos Arko
niko etxart > diskografia

>>Nahasteka

Movieplay, 1979 (LP)

>>Euskal rock n' roll

Movieplay, 1979 (SG)

>>Has' dantzan

Movieplay, 1980 (LP)

>>Min Xoriak eta Niko Etxart

Ilazki, 1980 (LP)

>>Tumatxa

Elkar, 1983 (LP)

>>Baikor

Elkar, 1990 (LP)

>>Gili-gilikatzen haüt

Zohardi, 1996 (CD)

>>Ürrüti Jauregiko Peirot

Agorila, 2002 (CD)

>>Eperra

Elkar, 2004 (CD)

>>Minuette

Elkar, 2005 (CD)

Askoren artean

- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)

- Nahasteka (zuzenean) (Hitzak eta musika: Niko Etxart); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Tic Tac, 1980)

- Errukarria (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- Gütan dük leküa (Hitzak eta musika: Niko Etxart); Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)

- Itzala (Hitzak: Aitor Sarasua-Musika: Niko Etxart, Dominic Earl); Euskal presoak Euskal Herrira (Euskal Preso Politikoen Sustengu Komiteak-Elkar, 1998)

- Errepikak (Hitzak: Manex Erdozaintzi Etxart-Musika: Niko Etxart); Manex Erdozaintzi Etxart. Omenaldiko Kantaldia II (2004) 

- Heldu Korrikari! (Hitzak eta musika: Niko Etxart); 15 Korrika (AEK, 2007)