Hamar urteren ondoren, «Astiro» disko berriarekin bueltatu da Urtz talde pasaitarra. Gara. (Artikuluak) (2013-11-29)
Urtz talde pasaitarrak grabaketei eta zuzeneko emanaldiei ekin die desagertu eta hamar urte. Atzo aurkeztu zuten "Astiro" (Baga-Biga, 2013), disko berria. Josu Ariztegi bateria jotzaileak azaldu zuenez, orain dela 25 urte izan zuten sentsazio bera dute gaur egun. «Disko hau egiteko aukera sortu zitzaigun, animatu ginen eta orain agertokietara itzultzeko irrikitan gaude», esan zuen atzo egindako aurkezpenean. Donostiako Aquariumen izan zen hori eta sorpresaz betetako itzulera izan zen; izan ere, Victor G. Arguelles baxu jotzailea Aquariumeko tanke batean agertu zen, buzoa jantzita eta diskoa eskuetan zuela, arrain artean igerian.
Datorren abenduaren 7an joko dute lehen zuzeneko emanaldia, Durangoko Plateruenan, Azokaren egitarauaren barruan. Ondoren, beste hamar data hitzartuta dituztela azaldu zuten, eta horien artean Euskal Herriko herrialde bakoitzean emanaldi bat egingo dutela esan zuten.
Itsaso usaina Hamar abestik osatzen dute Urtz taldearen "Astiro" disko berria, zazpigarrena. Lan rockeroa, taldekideen ustez, baina estilo ezberdinetako abestiez osaturikoa. Izan ere, taldekide bakoitzak hamar urte hauetan etxean sortu eta gordetako «altxorrak» erabili dituzte; horiek bildu eta ondoren denek elkarrekin landu dituztela azaldu zuen Xabier Camarero abeslari eta gitarra jotzaileak.
Lan berri honek itsaso usaina duela esan zuen Iñigo Cousillas managerrak. «Diskoa koloretsua da, denetarik du. Betiko Urtzen musika, zerbait 'kañeroagoa' eta Abenduaren 7an Durangoko Plateruenan eskainiko dute emanaldia. Ondoren, Euskal Herri osoan dituzte hitzartuta kontzertuak. balada indartsu bat ere badu», azaldu zuen. Xabier Camarerok, berriz, abestiak bizitzaren momentuen antzekoak direla esan zuen: batzuk argiagoak, besteak ilunagoak, baina horien atzean «beti itxaropen mezu bat uzten saiatu gara».
Hamar abesti horien artean badira hiru hasierako Urtz gogorarazten duten metal ukituak dituztenak. Beste zazpiak, berriz, erritmo ezohikoekin eginikoak dira; taldeko kide bakoitzak mota guztietako musika entzuten du eta diskoa eragin horien ondorioa da. Ariztegik nahasketa hori ez dela berria azaldu zuen: «Oso zaila iruditzen zait Urtz definitzea, beti izan da estilo ezberdinetakoa».
Gor, 1992 (LP)
Gor, 1994 (CD)
Gor, 1996 (CD)
Gor, 1998 (CD)
Oihuka, 2001 (CD)
EDG Music, 2003 (CD-DVD)