Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > balerdi balerdi> hemeroteka
balerdi balerdi > hemeroteka

Hobe behin gorri ezenez beti hori. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1997-04-17)

Nafarroako talderik heterodoxoena da Balerdi Balerdi. Alde batetik, Nafarroan betidanik nagusitu diren doinu gogorren artean bizirik dirauen espezie arraro bateko ale bakarra delako. Bestetik, oso beteranoak izan arren, talde gehienek baino freskotasun eta gaztetasun handiagoa dutelako, izpirituan behintzat. Besteak bueltan daudenean haiek oraindik joaneko bidea egiten ari dira. Eta azkenik, horretan bakarrak ez diren arren, euskaraz egiten dutelako.

Hobe behin gorri ezenez beti hori hirugarren diskoa dute. Patxi Goñi gitarra jolearekin boskotea dira jada, eta soinua gogortu dute, lan handiagoa eginez gitarrekin. Ez gara galdu aurreko lanarekin gozatu genuenontzat, agian disko berriak ez du haren bat-batekotasuna edo naturaltasuna. Abestiak ez dira hain dantzagarriak, disko lehorragoa da. Hitz itsusia bada ere, helduagoa ote da lan hau?

Nire iritziz, ez dira aurrekoaren maila iritsi, ez zen erraza, baina ez pentsa dezepzionatu gaituztenik. Amodioari buruz aurreko laneko Non duzu zauria-ren jarraipena izan daiteke. Hitzaren eta musikaren arteko egokitze bikaina. Philosophia, Kotxe fantastikoa edota Aingeru beltzak kantuetan betiko Balerditarrak topatuko ditugu. Taldekideentzat esanahiz beteriko Iraila da jarraitzaileari arrotzen egingo zaion abestia, folk ukitua dela eta. Denborarekin ordea, diskoko harribitxietako bat dela ohartuko gara.

Akats bakarra azalean topatu dut. Gainerakoan, berriz ere asebete gaituzte iruindarrek.

Jon Eskisabel
balerdi balerdi > diskografia

>>Balerdi Balerdi

Gor, 1991 (LP)

>>Ez gara galdu

Gor, 1994 (CD)

>>Hegoko lautadaren ertzetik

Musikorta, 2012 (CD)

Askoren artean

- Toki-lekun (Musika: Sergio Ibarrola-Hitzak: Sergio Ibarrola, Toño Muro); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)

- Bapatean (Musika eta hitzak: Toño Muro); IKAratu beldurrik gabe (IKA, 2000)