Altabizkar / Itzaltzuko bardoari. Anaitasuna, 415-416. zenbakia, 1981eko abendua. (Disko iruzkinak)
Epikotasunaren bideetatik intimismoa sakontzen
Zorionak! Azkenean kaleratu da Benitoren disko berria. Lau urteko ixilaldiaren ondoren —ixilaldia diskogintzan bakarrik— hona hemen beste disko bikoitza eta aurrekoarekin zerikusirik duena formulari dagokionez behintzat. Disko bat herri gaietara eskeinia eta bestea Benitoren beraren gaiek osaturik gehien batez. Diskoaren izena Altabizkar/Itzaltzuko Bardoari.
Lan hau plazatzerakoa Benitok inoiz egin duena —guk dakigunez behintzat— egin du: diskoa prentsaurrekoan aurkeztu. Prentsaurrekoan kazetarien galderei erantzun eta diskoa bera aurkeztuz harritu egin gaitu Benitok. Diskoa Elkar diskoetxeak ateratzen du, Artezi desagertu ondoren. Oraindik aurrera Elkar-ek hartuko dau desagertuaren material guztia. Eta ez da hasiera txarra izan, Benitok erreztasun guztiak izan baititu bere esku diskoa grabatzerakoan. Grabaketa Galdakaoko estudioetan eta diskoaren industri lana Parisen. Detaile txiki guztiak zaindu ditu Benito, beno, egia esan ia guztiak geroago aipatuko ditugun arrazoiengatik. Benito beti izan da kapritxozale eta oraingoan ere ezin ohiturari uko egin, Kapritxosotasun horrek aldiz, ez dio bat ere kalterik egiten euskal musikagintzari. Bai zera!
Benito bera izan da armonizazioen eta grabaketa arazoak eraman dituena. Laguntzaileak aurreko diskoan agertzen zirenak izanik, izan berriren bat edo bi ikusten dugu. Laguntzaileen artean, kuriositate gisa bada ere izen bat aipatuko dugu. Jean Phocas, hasierako Errobi taldean zegoena eta gaur Xoxoa estudioetan grabaketa injenieroa dena. Disko honetan kontrabajoa jotzen du Phocasek.
Diskoaren goi mailatasuna ez dugu eztabaidatuko. Hasieratik disko ona dela esango dugu, goi mailakoa, baina gure komentario honek ez luke laudorio hutsa izan nahi eta guk kritikatzean, hori bai kritika positiboari, ekingo diogu. Honela guk ikusi ditugun gauza txarrak aipatuko ditugu zeren diskoari egindako alabantzak leku guztietan irakurtzeko aukera izango duzu eta kritika ere beharrezkoa da.
Lehenengoz eta behar bada inportantziarik gutxien duena, azala. Azala ez da bat ere nere gustokoa eta ez bakarrik nerea hortik ere kritika bera entzun dut eta. Batzutan justifikatua dugu argazki batzuren erabiltzea dokumentu historikoak direlakoan. Baina halan ta guztiz ere ez da ondo zaindu alderdi hau eta diskoa nahiko pobre geratzen da azalari dagokionez, bai barrukoari bai kanpokoari.
Bigarrenez errekurtsoen erabilkeraz. Zenbait unetan musikak aurreko diskora garamatza, Zuberoa-Askatasunaren semeei izeneko hortara. Eta hau ez da giroagatik musika errepikatzen delako baizik. Lehen diskoan —aurrekoan— erabilitako musika zati batzu oraingoan errepikatu egiten dira eta honek freskotasuna kentzen dio diskoari. Ez da asko sakondu behar honetaz konturatzeko, guk lehen entzualdian igarri dugu. Zati hauek Zuberoa diskora garamatza hain zuzen.
Hirugarrenez, eta hau bigarren puntuarekin erlazionaturik legoke, sakontasuna. Sakontasuna jarri dut hitz bat beharrezkoa nuelako eta horretarako ez dut beste egokiagorik aurkitu. Dena dela arazoa hauxe da: Benitok azken diskoetan, azken hiruotan, herri kantuari sakonago heldu dio eta gainera ikuspegi konkretu batetik (Francisco de Gascua musikologoaren teoria gogoan izanik) zelta musikatik. Eta ikuspegi hori gero eta nabariagoa izan da, gero eta sakonagoa. Lehen diskoan, "... eta maita herria, ukën dezadan plazera", bigarrenean "Askatasunaren semeei-Zuberoa", eta hirugarren honetan. Baina lana gero eta sakonago izan bada, musika zeltaren mundua sakondu badu Benitok eta oso ondo, irtenbidea beharrezkoa da. Eta horixe da kezkatzen gaituena. Benitoren lana bide batetik sartu da eta aurrera egin baina aurrera bakarrik begiratzen eta alboko musika korrenteei kasu haundirik egin gabe. Eta honek bere kalteak ekar diezazkioke. Disko batetan ongi ikusten dugu, bigarrenean bardin bere musika askoz gehiago sakondu eta landu duelako baina hirugarrenean txarto ikusten ez badugu era Benito bide estuan sartu dela esango genuke. Eta zer berri ekartzen digu disko honek? Bai zenbait gauza bai baina gehien batez orain arteko bidea sakondu egin du Benitok eta horretan datza orijinaltasuna (bai kutsu gregorianoa ez dugu ahanzten). Gure beldurra hurrengo diskoari begira legoke, bide estu horretan galduko dela Benito agian. Bidean pauso luzeak eman ditu eta orain ikuspegia zabaltzea zaila egingo ote zaio Benitori? Guk horrela uste dugu eta hiru disko hauetan formula hori erabili badu hurrengoan burua bertan galtzeko arriskuan ikusten dugu. Besterik ez.
A, bai! disko hau euskal musikagintzak ezagutu duen onenetarikoa dela, Errobiren Ametsaren bidea-rekin batera eta Benitoren aurreko diskoarekin. Eta halako diskoak ez dira edozein lekutan ateratzen. Euskal musikagintzaren onerako izan dedila.
Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)
Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)
Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)
Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)
Herri Gogoa, 1969 (LP)
Herri Gogoa, 1970 (EP)
Herri Gogoa, 1970 (EP)
Artezi, 1974 (LP)
>>...eta maita herria, üken dezadan plazera
Artezi, 1975 (LP)
>>Zuberoa / Askatasunaren semeei
Artezi, 1977 (LP)
>>Altabizkar / Itzaltzuko bardoari
Elkar, 1981 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
Elkar, 1993 (CD)
Elkar, 1994 (CD)
Elkar, 1996 (CD)
Elkar, 1998 (CD)
Elkar, 2002 (CD)
Elkar, 2005 (CD)
>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa
La Voz del Folk, 2006 (Liburua)
La Voz del Folk, 2006 (Liburua)
Elkar, 2008 (CD)
Elkar, 2012 (CD)
>>Plazer bat izan duk, Benito!
Elkar, 2012 (Liburua)
- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)