Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > benito lertxundi> hemeroteka
benito lertxundi > hemeroteka

Benito Lertxundi Bilbon. Anaitasuna, 235. zenbakia. (Zuzeneko emanaldien iruzkinak) (1972-05-30)

Maiatzaren 19an, Benito Lertxundi oriotar kantaria Bilboko Injinadoreen Eskolan izan genuen, eskola honetako gazteek eratutako kantaldi batean.

500 bat entzule bildu ginen eskolako teatro txikian. Estudianteek eskupaper batzuk eman zeuzkiguten, Lertxundiren letrak euskaraz eta erdaraz zituztenak. Sarrera eta paperak bostna duroz ordaindu genituen. Hasiera ordua 8 orenetarako* iragarrita* egon arren, horrelako etxe batean barka ezin daitekeena, mikrofonoak gertu ez zeudelako, Benitok uste zen baino ordu erdi beranduago ekin zion bere ihardunaldiari.

Benito, gorputzez lirain, jantziz txukun, amerikano tabako gorriaren koloreko bizarrarekin, eskukitarra bi eta musukitarra batekin agertu zitzaikun. Ez zeukun inork presentatu. Berak presentatu zituen kanta batzuk, oso laburkiro eta euskara hutsean.

Fokoen efektua lortzearren,* argi gabe gelditu ginen entzuleok; eta jendeak, euskalzale eta musikazale baina euskara gutti zekienak, ezin izan zion letrari jarraitu.

Benitok gusto handiz, segurtasun gehiagoz, komentzimendu sakonez ihardun zuen. Boza, pixka bat zakartua, tonu altuetan ahul* agertzen zen; baina, moduak ondo gordetzen zituelarik, benetan entzungarri ihardun zuen.

Bai esku- eta bai musukitarra ondo menperaturik zeduzkala ikusten zen. Kantak ondo preparaturik dituenaren gisa, profesional baten itxuran ihardun zuen.

Aintzinako kantak ziren Benitoren errepertorioko kantarik gehienak, bereziki* gizon-emakumeen arteko amodioa gaitzat dutenak. Ba dirudi, Benitok gai hori besteak baino sarriago* erabiltzeko arrazoi pertsonalen bat duela, zentsurarena ez bada behintzat. Xenpelarren «Itsasoan ari dira» eta antzerakoak jendeak ezin disimulatuzko atseginez entzun bazituen ere, politikazko intentzioa agertzen zuten kantak amaitzerakoan, jendea zutik jartzen zen txaloka, «Detroit» delakoarekin gertatu zen bezala. Gure ustez, «Txori txikia» izenekoa da, Benitok trebeen eta hunkigarrien* ateratzen duena.

Ez dakigu, progresu eta dezisio indarren errepresentatzaile puntarengoak izango diren gazte hoiek zer uste konkretu izan zuten; baina Benitoren kantaldia, uste dugu, teknikalari hoien gogoetan geldituko dela.

Donagarai
benito lertxundi > diskografia

>>Benito Lertxundi

Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1969 (LP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Oro laño mee batek...

Artezi, 1974 (LP)

>>Gaueko ele ixilen baladak

Elkar, 1985 (LP)

>>Mauleko bidean

Elkar, 1987 (LP)

>>Pazko gaierdi ondua

Elkar, 1989 (LP)

>>Hunkidura kuttunak

Elkar, 1993 (CD)

>>Hunkidura kuttunak II

Elkar, 1994 (CD)

>>Hitaz oroit

Elkar, 1996 (CD)

>>Auhen sinfonikoa

Elkar, 1998 (CD)

>>Nere ekialdean

Elkar, 2002 (CD)

>>40 urtez ikasten egonak

Elkar, 2005 (CD)

>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Zergatik utzi kantatzeari?

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Itsas ulu zolia

Elkar, 2008 (CD)

>>Oroimenaren oraina

Elkar, 2012 (CD)

>>Plazer bat izan duk, Benito!

Elkar, 2012 (Liburua)

Askoren artean

- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)