Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > benito lertxundi> hemeroteka
benito lertxundi > hemeroteka

Zuberoa / Askatasunaren semeei. Anaitasuna, 350. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1977-11-01)

Atera dira Benito Lertxundiren azken bi diskoak. Biak azal berdin batez, eta "ZUBEROA" eta "ASKATASUN SEMEEI" izenpetuak. Ondo ezagutzen da Benitoren ibilbidea diskografia mailan. Eta lan berri hauetan, askoz hobeago ikusten dira bere helburuak.

Hala azaltzen du azal barnean:

"Gure kantuei musikazko janzkera bat ematekotan kanpora joan beharra dagoela askotan esan ohi da; besteak beste, gure herriko musikarien urritasunagatik. Baina, kanpoan ematen dieten janzkera moeta ikusi ondoren, bistan da, euskal musikari doazkion harmonizazio moeta eta musika tresnak geurok aurkitu beharko ditugula. Euskal musikariak bide horretara bultzatzea eta sentsibilitzatzeak ere kantarien egin beharra izan beharko du, baldin eta kantariak euskal kantuaren bila badoaz behintzat.

Baina, horretarako lehenbizi kantariak berak gure mundu bereziaren bilaketan murgildu beharko du, mementuko arrakastaz gehiegi kezkatu gabe, noski."

Eta bide horri jarraituz, oztopo eta ulertezintasun asko hartu arren sektore batzutatik, Benitok nahiago izan du aintzinako formak berriztatu, espresiobide berriak sortu edo ikertu, gaurko egoerari begirada bat eman edo bere kantetan problema konkretuak azaldu ordean.

Diskoetan sartuz, merezigarria da benetan pedal nota erabiltzea, orain arte ezezaguna gehienentzat, eta hala ere, erabiltzen diren tresnak, batzuk herriko tresna zaharrak topatzen egindako lanagatik, kornamusa, xirula, flauta, akordeoia, arrabitak, kitarrak, harmonikak, pianoa, organoa, eta abar. Ahotsak ere fin eta ekilibratuak agertzen dira.

Benito harmonizatzaile bezala agertzen da, eta puntu honetan besteritzi bat dadukagu bere lanaz. Alde batetik, disko guztiak harmonizazio oso sinplea erakusten du, baina ez horregatik itsusiagoa, eta bestetik organoan sarrera batzutan Ingalaterrako talde oso famatu baten infludentziak larregi nabaritzen dira, nahiz eta organoa laguntzaile bezala agertu, eta beste tresnak ondo ezberdinduta agertu.

Azala, oso ona iruditzen zaigu, bertan fotoak eta grabatuak, diskoaren mamiarekin guztiz egokiak dira.

Lan on bat ikusten denez, eta musikazale on batek eduki behar duena, ikus, entzun eta aintzinako doinuak, Benitoren ukituarekin, gaurko euskaldunen azpikontzientean pizkatxo bat sar dadin.

Erletxe
benito lertxundi > diskografia

>>Benito Lertxundi

Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1969 (LP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Oro laño mee batek...

Artezi, 1974 (LP)

>>Gaueko ele ixilen baladak

Elkar, 1985 (LP)

>>Mauleko bidean

Elkar, 1987 (LP)

>>Pazko gaierdi ondua

Elkar, 1989 (LP)

>>Hunkidura kuttunak

Elkar, 1993 (CD)

>>Hunkidura kuttunak II

Elkar, 1994 (CD)

>>Hitaz oroit

Elkar, 1996 (CD)

>>Auhen sinfonikoa

Elkar, 1998 (CD)

>>Nere ekialdean

Elkar, 2002 (CD)

>>40 urtez ikasten egonak

Elkar, 2005 (CD)

>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Zergatik utzi kantatzeari?

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Itsas ulu zolia

Elkar, 2008 (CD)

>>Oroimenaren oraina

Elkar, 2012 (CD)

>>Plazer bat izan duk, Benito!

Elkar, 2012 (Liburua)

Askoren artean

- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)