Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > alaitz eta maider> hemeroteka
alaitz eta maider > hemeroteka

Alaitz eta Maider. Argia, 1.628. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1997-06-08)

Ilusioaren indarra

Alaitz eta Maider, Oiartzungo trikitilari hauen lehenengo diskoa esku artean hartu eta neska hauek eskaintza berri bat ekarri dutela konturatu naiz. Berreskuratu beharreko freskotasun eta naturaltasuna dute oiartzuarrek, konplikazioz beterik dagoen konposizioaren munduan. Zein zaila den gaur egun errazena egitea... Batzuk Pernambucon grabatu eta Londresen nahasten dute; besteek halako 'aita sainduaren' kolaborazioarekin grabatu edo halako herri arrotzetatik ekarritako produktore baten gidaritzapean lortzen dute 'lo más de lo más' izango den lana. Baina sinpleena da askotan hoberena. Alaitz eta Maiderrek Donostian grabatu dute, Lasarteko Tapiaren kontseiluak adi entzunda eta bihotzak ateratako hotsari kasu eginez. Natural natural.

Kantuz kantu, lore honen hosto denek dute berezitasunik; kale kantoi batean txanpon baten truke ipuinak kontatzen dituena, Barakaldoko mitinean Atutxaren hankasartzearena, duela hamaika urte urruti dagoen pertsonarena, maitasun inozentearena... batek baino gehiagok entzun nahi lukeena neska hauek 'ispilu aurrean' esaten dute. Kanturen bat aipatzekotan, "Oroitzak" izenekoa, disko honetako hoberenetarikoa eta beren gurasoei eskainitakoa. Baina lore honetan dena ikusgarria da, benetan.

Aipamena merezi dute Iñigo Ordozgoitik karpetaren diseinuarengatik eta Ikor Kotxek argazkiengatik, oso lan koloretsua egin dutelako.

Disko batean hainbeste gogo eta ilusio jartzen denean oso zaila da gaizki ateratzea. Alaitz eta Maider harro egon daitezke, ilusioaren indarrez egindako diskoaren eredu atera baitzaie. Entzun ezazue disko hau neska batek ispilu bati zer esaten dion jakin nahi baduzue. Ni kalera noa, kale kantoian txanpon baten truke ipuinak kontatzen dituen gizonari Alaitz eta Maiderren ametsak kontatzera. 

Xabi Navarro
alaitz eta maider > diskografia

>>Alaitz eta Maider

Elkar, 1997 (CD)

>>Inshala

Elkar, 1999 (CD)

>>Auskalo

Elkar, 2002 (CD)

Askoren artean

- Euskrz 2zi ny dt* (Hitzak: Jokin Lasa-Musika: Alaitz Telletxea, Maider Zabalegi). Kilometroak 2003 jairako egindako kantua

- Ingo yeu, ingo ñeu! (Hitzak: Jon Martin-Musika: Alaitz Telletxea, Maider Zabalegi). Kilometroak 2006rako kantua

- Lehen hegada (Hitzak: Jesus Mari Mendizabal-Musika: Mikel Errazkin); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)

- Itxarote horrek (Hitzak eta musika: Maider Zabalegi); Hotsak dantzan (Gaztelupeko Hotsak, 2008)