Positive bomb. Argia, 1.585. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-07-07)
Neuk ere positive bomb pentsatu nahi dut, eta pentsatzen jarriz gero lan honen ezaugarririk nagusiena freskotasuna dela esan behar, nahiz eta taldeko partaide guztiak nahiko beteranoak izan eta lan honetan aurkitzen diren ideietako batzuk ez izan batere berriak (oso kantu ezagunen bertsioak, besteak beste).
Ez da, ez, lan korapilatsua Muguruzatar eta lagunena, konplikazio handirik gabea, bai garapenean, baita ekoizpenean ere; azalak adierazten duenez, kolore bizi bilduma bat izan nahi du lan honek. Espeziala da "udako disko" bilakatzeko, udako kantu asko baitaude bertan. Ez dute alde batera utzi ordea, sinpletasun horren inguruan biltzen den alaitasuna eta positive bombtasuna.
Kantu kantu joanez gero, bertsioak alde batera utzita, aipagarriak iruditu zaizkit eskusoinuari distira berezia ateratzen dioten kantu azkarrak ("Matilda", "Batzuk Babilonia"), latinoenak alajaina. Soinuari dagokionez, faltan sumatzen ditut perkusio efektiboagoak eta baxuaren soinu konbinzenteagoa, bestela goraipatzekoa da talde standarretik kanpo jo izana hain lan osatua burutzeko; ez baitago lan honetan ez gitarra elektriko, ezta bateria, ezta sanpler edon antzekorik.
Neurri batean, beste antzeko lan batekin lotuko nuke, ezberdintasunak ezberdintasun (nabariak baitira), Furundaren lan katxondoarekin. Beste hirukote baten apostu sinple baino jator eta gorputz handikoa. Ez dakidana da zer gertatuko den Joxe Ripiaurekin uda amaitu eta hotza iristen denean. Igaro ote da Porland sonidoen aroa Euskal Herrian? Ea hala den.
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Esan Ozenki, 1998 (CD)
Esan Ozenki, 2000 (CD)
- Lo (Hitzak eta musika: Iñigo Muguruza / Moldaketa: Pello Ramirez); Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)
- Margarita (asturieraz) (Hitzak eta musika: Raulin Rodriguez); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Ijitoen estigma (zuzenean) (Musika eta hitzak: Iñigo Muguruza); Irungo AEK-ko beteranoak (2004)