Ez da posible. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1991-03-16)
Diska baten hitzak komentatzea ohizko gauza ez bada ere, Ruper Ordorikaren diskak halako poetikotasun batez eta denboran zehar irauteko tajuz eginik agertu ohi zaizkigu, hitzen kalitateak iraunkortasun horretan zerikusi handia duelarik.
Atxaga, Sarrionandia, Jimu, Enzesberger eta abarren testuei Ordorikarenak berarenak gehitzen zaizkie (azken disketan musikoarenek leku gehiago hartzen dute); kantu ezberdinen pilaketa baino, asmo edo ideia konkretu baten inguruan bildutako testuak direla dirudi; eta alde musikalean gertatzen den bezala, mendea eta segundua gurutzatzen diren lekura jotzen dute testuek ere. Inork inoiz inon esan bezala, euskal poesia izan daiteke euskal arazoa izenez ezagutzen dena azaltzeko egin den saiorik sakonena. Eta "Ene herrian" bezalako hitzak arretaz entzunez gero, garbi azaltzen zaigu batzutan poema batek SIADECOk egindako ikerketa soziologiko batek baino emaitza argigarriagorik izan dezakeela.
Xoxoa, 1980 (LP)
Elkar, 1983 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Gasa, 1990 (LP)
Emak Bakia Baita, 1992 (EP)
Elkar, 1992 (LP)
Nuevos Medios, 1995 (CD)
Nuevos Medios, 1998 (CD)
Esan Ozenki, 2000 (CD)
Metak, 2001 (CD)
Nuevos Medios, 2002 (CD)
Metak, 2003 (CD)
Elkar, 2006 (CD)
>>Hamar t'erdietan 10.30 p.m. zuzenean Kafe Antzokian
Elkar, 2008 (CD-DVD)
Elkar, 2009 (CD)
Elkar, 2011 (CD)
Elkar, 2013 (CD)
- Hung-up (Hitzak eta musika: John Martyn); Henry Bengoa Inventarium (Pamiela, 2004)
- Lagunaren heriotza (Hitzak: Luigi Anselmi-Musika: Ruper Ordorika); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)
- Gure bazterrak (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)