Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > ruper ordorika> hemeroteka
ruper ordorika > hemeroteka

So ik so. Argia, 1.545. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-10-01)

Lehen pausoa etxe aldera: badoa denbora. Hiru abestiren izenburuak hartu eta badugu komentario honentzat izenburua, inpresio hori eman baitit Ruperren lan berri honek, etxe alderako pausoa, intimismora pausoa, rocka alde batera edo bigarren maila batean utziz: badoa denbora?

So'ik so' izeneko disko hau grabatzeko instrumentista profesionalez inguratu zaigu Ruper, eta hori nabaria da, maila oso altua da, baina abestiak grabatu eta interpretatzeko era ez zait guztiz zuzenena iruditu. Ahotsak eta bateriak protagonismo handia dute nahasketan, handiegia esango nuke, eta Ben Monder-ek gitarra jotzeko duen erak nahasketa horrekin ere galdu egiten du. Gitarra oso atmosferikoak, anbientalak, melodiarik eta armoniarik osatu gabe, ahotsa kolokan dagoenaren sentsazioa ematen du.

Abesti gehienak lasaiak dira, baina denbora guztian abesti bera entzuten ari zaren sentsazioa ematen dit, musikalki noski. Instrumentazioak, bateriak ezik, presentzia eskasa du, ez da ondo definitua azaltzen.

Letretan ordea, bada zer irakurri eta zer ulertu; istorio eta esperientzia ugari, hiriko bizitza batik bat, Ruperrek New Yorken pasa zuen denborak oraindik ere arrastoa utzi du abestietan ("Crack", "Belauniko"), naturarekiko erlazioa ("Etzanda", "Trikuarena"), azken hau Bernardo Atxagaren olerki ederra dugularik.

Rockean murgiltzen diren abesti bakarrak "Behera eta behera" eta "Lehen pausoa" ditugu, Ruperren konposizio klasikoak. Abesti batzuekin geratzekotan, "Xamurragoa zen orduan" (Olejniczak-en klarinetea) eta "Lehen pausoa" (Rory McLeod-en ahosoinua) aukeratuko nituzke, baina entzun ondoren, lan borobila ez den sentsazioa ezin dut burutik kendu, zerbait falta da, hotza geratzen da. Hurrengoan beharko.

Jon Martija
ruper ordorika > diskografia

>>Hautsi da anphora

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Bihotzerreak

Elkar, 1985 (LP)

>>Ez da posible

Gasa, 1990 (LP)

>>Ruper Ordorika & Mugalaris

Emak Bakia Baita, 1992 (EP)

>>Bilduma bat

Elkar, 1992 (LP)

>>So'ik so'

Nuevos Medios, 1995 (CD)

>>Dabilen harria

Nuevos Medios, 1998 (CD)

>>Gaur

Esan Ozenki, 2000 (CD)

>>Hurrengo goizean

Metak, 2001 (CD)

>>Ruper Ordorika

Nuevos Medios, 2002 (CD)

>>Kantuok jartzen ditut

Metak, 2003 (CD)

>>Memoriaren mapan

Elkar, 2006 (CD)

>>Haizea Garizumakoa

Elkar, 2009 (CD)

>>Hodeien azpian

Elkar, 2011 (CD)

>>Azukre koxkorrak

Elkar, 2013 (CD)

Askoren artean

- Hung-up (Hitzak eta musika: John Martyn); Henry Bengoa Inventarium (Pamiela, 2004)

- Lagunaren heriotza (Hitzak: Luigi Anselmi-Musika: Ruper Ordorika); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)

- Gure bazterrak (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)