Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > anestesia> hemeroteka
anestesia > hemeroteka

Erantzun. Argia, 1,552. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-11-19)

Hau bai erantzuna!!

Bi maketa, EP bat eta bi lan luze, horixe da zarauztarrek argitaratuta dutena, eta azkenekoa Erantzun, denbora alferrik pasatu ez denaren islada.

Hasiera batean denak Txarli (baxu jole berria) nola moldatuko zen zalantzan geunden, erantzuna aparta, Belokiren bateriak bortitz erantzuten du, altzairuzko eztarri baten indarra areagotzen du Nil-en erantzunak, eta Mikelek gitarraren mastan du bere erantzuna; Anestesiaren lan hau ulertzen hasteko jakin beharrekoa.

Erritmo berriei ireki dizkie ateak hots, "Kontraesanak", "T.V. Shop", "Bi aukera", "Erantzun", "Lur azpiko ahotsak", hard-core erregarriak eta "Hilobia lantzen" bezalako himnoak, nire musika aparailuaren bozgorailuak amorru aurpegia dute diskoa aurrera doan heinean eta horrela "Kontraesanak"-etik "B.U.F." arte. Hitzei dagokionez diskoaren lehen berrogeita hamar segundoak entzun eta ulertuko duzu; bestela abestien izenburuak irakurri, bai ezta?

Soinua ere benetan aipagarria, CD formatuan lan gutxik lortu dute Euskal Herrian hain soinu garbia, beste formatoek zerbait galtzen badute ere. Aipatu, merkatuaren inposaketak puskatzearren LPan bi abesti gehiago sartu dituztela formato honek bere jarraitzaileak badituelako. Zalantza formatoan gera dadila, zeren egungo hard-corea ulertzeko beharrezkoa diskoa duzu hau.

Aitor Arza
anestesia > diskografia

>>Toki berean

Esan Ozenki, 1991 (EP)

>>Gorrotoaren ahotsa

Esan Ozenki, 1993 (CD)

>>Erantzun

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>Gu

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Ultra-komunikatzen

Esan Ozenki, 2000 (CD)

>>Terapia

Bonberenea Ekintzak, 2006 (CD)

Askoren artean

- Anestesia cerebral (Hitzak eta musika: Anestesia); Thrashing till death (Semaphore, 1990)

- Policía no (Hitzak eta musika: RIP); RIP. Versiones (Où, 1997)

- Pentsatu (Remix) (Anestesia + 2 Kate); Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)