Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > benito lertxundi> hemeroteka
benito lertxundi > hemeroteka

Mauleko bidean. Argia, 1.188 zenbakia. (Disko iruzkinak) (1987-02-28)

Benito Lertxundi, Mauleko bidean izatearen mugagabean deituriko disko berrian, hogei urtetako muga gainditzen duen iharduera musikalaren azken urte hauetako moldeetan sunpertzen da, hasiera batean bestelako inpresioa eman arren. Bere diskoak, bi ardatz edo zutabetan oinarritu ohi ditu Benito Lertxundik: musika herrikoia (euskalduna eta keltiarra) eta sormena (batetik, musika tradizionalak iradokirik, eta bestetik, pop edo jazza bezalako forma musikalak erabiliz). Mauleko bidean... ildo horretatik dugu. Hori bai, kantu luze eta kontzeptualik gabe eta tonu epikotik aldenduz.

Aipatutako musika moeta ezberdinen arteko kontrastea markatua da kasu honetan, diskoaren osotasunaren kaltetan. Honela, diskoaren lehen kantuan, "Oskatxe" izenekoan, amets giro ederrean murgiltzen garelarik, hiru minutu eskas eta gero, pop kantu estandar batekin (bateria eta guzti) esnatzen gara ("Denborak"). Kordazko konponketak eta Antonio Breschiren piano jokoak atseginak dira belarrirako, baina, oro har, ahula eta hutsala gertatzen da. Hurrengo kantua, "O'Carolan I", eta alde horretako bosgarrena, "O'Carolan II", ordea, joan den mendeko O'Carolan musikari irlandarraren konposizioak dira. Biak edertasun nabarikoak eta ondo joak. Doinu zaharren freskotasuna beste kantu batean aurkituko dugu, "Ene izar maitea" izenekoan, alegia.

Elementu berrien artean, koral baten partaidetza dugu. Bi kantutan ("Mauleko bidean" eta "Itzaltzutik itzulian"), koralaren hamahiru ahotsak dira melodia sortzen duten musika tresnak. Emaitza iradokorra eta aberatsa da, nahiz eta bietariko lehengoan ahotsen gaineko errezitazioa oso lagungarri ez gertatu giroaren edertasunari. Bestalde, baladak egiteko trebetasun berezia erakutsi duen kantari honek bi ale eskaintzen dizkigu disko honetan, "Bera" eta "Naizenez gero", ez bata ez bestea hit modukoa izan gabe. Bere lirismoarekin hunkitzen duen "Naizenez gero" kantua nahiago dugu, testuaren mistizismoa laket ez izan arren.

Soinu garbiagoko eta instrumentazio zainduagoko Mauleko bidean... diskoak, agian joan-etorri gehiegi du, molde tradizionaletan eta kantu laburretan emankorrago eta erakargarriago suertatuz besteetan.

Pello Urzelai
benito lertxundi > diskografia

>>Benito Lertxundi

Edigsa / Cinsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Cinsa / Edigsa, 1967 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1969 (LP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Benito Lertxundi

Herri Gogoa, 1970 (EP)

>>Oro laño mee batek...

Artezi, 1974 (LP)

>>Gaueko ele ixilen baladak

Elkar, 1985 (LP)

>>Mauleko bidean

Elkar, 1987 (LP)

>>Pazko gaierdi ondua

Elkar, 1989 (LP)

>>Hunkidura kuttunak

Elkar, 1993 (CD)

>>Hunkidura kuttunak II

Elkar, 1994 (CD)

>>Hitaz oroit

Elkar, 1996 (CD)

>>Auhen sinfonikoa

Elkar, 1998 (CD)

>>Nere ekialdean

Elkar, 2002 (CD)

>>40 urtez ikasten egonak

Elkar, 2005 (CD)

>>Benito Lertxundi. Orioko Bardoa

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Zergatik utzi kantatzeari?

La Voz del Folk, 2006 (Liburua)

>>Itsas ulu zolia

Elkar, 2008 (CD)

>>Oroimenaren oraina

Elkar, 2012 (CD)

>>Plazer bat izan duk, Benito!

Elkar, 2012 (Liburua)

Askoren artean

- Itzala (Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Benito Lertxundi); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)