Lau eskutara. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1995-12-21)
Aurtengo euskal musika ekoizpenen artean, nortasun berezituenetakoa duen lana dugu Lau eskutara hau, oso zaila delarik estilo jakinez edo klasifikazioaz hitz egitea.
Agian, ordea, aipatu beharrekoa da bi protagonista nagusien, Julio Pereira eta Kepa Junkeraren trebezia eta intuizio musikala, haien nortasunik gabe ez bailuke zentzurik inprobisazioan oinarritutako horrelako lan batek. Oso lan txukuna da, non soinu txiki eta soka tresnen (gitarra, mandolina...) arteko elkarrizketa da funtsa nagusia, eta ez da batere zaila elkarrizketa horretan edertasun txinpartak topatzea.
Musikariek gozatu egin dute lana grabatzen eta gozamen hori entzuleari iristen zaio zailtasun handirik gabe, eskertzekoa, eskertzekoa den bezalaxe perfekzionismoak eta teknika menderatzeak ekar dezakeen estilizazio hotz eta hutsala saihestea (garrantzitsuena ez da zein ondo jotzen duten antzematea, hain eskola ezberdineko bi musikarien inspirazioen gurutzaketan sor daitekeen musika zoragarriaz jabetzea baizik).
Lan honekin, neurri batean, bide berri bat irekitzen da euskal musikagintzan, beste herrietako musikariekin elkarlanak egitearena. Ea nor den ausartzen hurrengoa.
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Karonte, 1991 (LP)
Silex, 1993 (CD)
Elkar, 1994 (CD)
Elkar, 1995 (CD)
Elkar, 1996 (CD)
Resistencia, 1998 (CD)
Kaira Productions, 2000 (CD)
BBK Fundazioa, 2000 (Liburua)
EMI Odeon, 2001 (CD)
EMI Odeon, 2003 (CD)
EMI Music Spain, 2003 (DVD)
Balea Musika Ideiak, 2004 (CD)
Elkar, 2006 (CD)
Warner Music, 2008 (CD)
Hiri Records, 2009 (CD)
Warner Music, 2009 (CD)
Hiri Records, 2010 (CD)
Warner Music / Hiri Records, 2010 (CD)
Hiri Records / Warner Music, 2011 (CD)
Hiri Records, 2012 (CD)