Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > kepa junkera> hemeroteka
kepa junkera > hemeroteka

Infernuko auspoa. Argia, 1.167. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1987-10-04)

Ez daude toreatzaile makalak gure bizkaitarrak! Azken txapelketako trikitizaleak zakuan sartuta etxeratu bazituzten, orain beste zorro bat zabaldu beharrean dira, dudarik gabe, erakarriko duten entzulego berri mordoari leku egiteko.

Inoiz plaza edo lagunarteren batean hirukote hau entzuteko zoria izan dugunok, bagenekien zein zalea den Kepa Junkera bariazioetarako eta melodia desberdinen uztarketa harrigarrienak egiteko; egia esan, ordea, sorpresa izan da diskoan esperimentalismo hori zeinen ongi isladatu duen ikustea. Eta oinarri bezala ohizko erritmoak besterik ez erabiliz.

Gauzak horrela, doinu batzuk dantzagai ordez, entzungai bihurtu dute garbiki beren trikitia, zenbaitetan dantzari ekitea nahasgarri gerta litekeelarik, doinuen ohizko egitura arrunt bortxatua gertatzen baita halako birtuosismoz. Hala ere, diskoaren A aldeko bi azken doinuak aspaldian egin diren dantza doinu politenetakoak dira. 

Instrumentazio aldetik bi sail bereiz litezke:

A) Oskorri taldeko musikariek eta J.A. Goikoetxearen soinu kromatikoak hirukotearen jotzea koloreztatzen dutena, instrumentu desberdinen bidez melodi-margoak graduatuz eta Kepa eta Goikoetxeak eskala kromatikoan zehar egiten dituzten itzuliak zorabiagarriak izanik. Trikitixa lan batean egin den instrumentaziorik ausartena.

B) Hirukoteak huts-hutsik erromerietako jotze era zuzenean erakusten duena.

Kantuen hitzak Amurizarenak; beharbada errimari gehiegi atxikiak kopla giroa ondo lortzeko, baina egilearen marka eta kalitatearekin. Ahotsen erabilera maila digno batean gelditzen da, neskaren ahotsak fintasun bat damaiolarik. Dena dela, azken kalejirako kantakera ezegokia edo ahula gertatu dela esan behar. Hutsune txikia, ordea, martxazale orok entzun beharra daukan disko honi itzal egiteko.

Mielanjel Harana
kepa junkera > diskografia

>>Infernuko auspoa

Elkar, 1987 (LP)

>>Triki up

Elkar, 1990 (LP)

>>Trikitixa zoom

Karonte, 1991 (LP)

>>Trans-Europe Diatonique

Silex, 1993 (CD)

>>Kalejira al-buk

Elkar, 1994 (CD)

>>Lau eskutara

Elkar, 1995 (CD)

>>Leonen orroak

Elkar, 1996 (CD)

>>Bilbao 00:00h

Resistencia, 1998 (CD)

>>Tricky!

Kaira Productions, 2000 (CD)

>>Kepa Junkera, trikitixa

BBK Fundazioa, 2000 (Liburua)

>>Maren

EMI Odeon, 2001 (CD)

>>K

EMI Odeon, 2003 (CD)

>>K

EMI Music Spain, 2003 (DVD)

>>Athletic bihotzez

Balea Musika Ideiak, 2004 (CD)

>>Hiri

Elkar, 2006 (CD)

>>Etxea

Warner Music, 2008 (CD)

>>Fandango: Provença Sessions

Hiri Records, 2009 (CD)

>>Kalea

Warner Music, 2009 (CD)

>>Fandango: Habana Sessions

Hiri Records, 2010 (CD)

>>Herria

Warner Music / Hiri Records, 2010 (CD)

>>Ultramarinos & Coloniales

Hiri Records / Warner Music, 2011 (CD)

>>Ipar haizea

Hiri Records, 2012 (CD)